Ikasleak taldekatzeko eskumuturrekoak

Filaflexen inprimatutako eskumuturreko sorta (guztira 30 eskumuturreko desberdin) Ikasleak taldeka elkartu nahi ditugunean erabil ditzakegu; taldekide kopuruaren arabera ikur multzo bat edo beste erabiliko dugu taldeak osatzeko. Adibidez, ikasleak bikoteka jarri behar badira, bikote bakoitzean ilargia eta eguzkia egon beharko dira. Boskoteak nahi baditugu, berriz, bokal desberdin guztiak egon beharko dira boskote bakoitzean. Kolore desberdinetako eskumuturrekoak erabiliz, rolak bereizteko erabil daitezke edota landuko den jakintzagaiaren inguruan kide bakoitzak duen aurre-ezagutza adierazteko. Kasu hauetan, taldeak sinbolo zein kolore desberdinak dituzten kidez osatuta egon beharko dira. Talde homogneoak behar ditugunean (jigsaw bezalako teknika batean, adibidez) nahikoa da kolorre edo sinbolo berdineko ikasleak elkartzea.

Eskumuturreko honen jatorrizko diseinua Recursos Castiio-rena (http://www.castiio.com/) da. Eskumuturrekoen argazkia Twitter-en aurkitu banuen ere (https://twitter.com/recursoscastiio/status/661853145937682433) hauen jatorrizko fitxategiak ez ditut inon aurkitu, beraz, neure diseinu propioak partekatzen ditut hemen, FreeCAD aplikazioarekin sortutakoak.

Hephestos 2 inprimagailuarekin inprimatzeko Cura ezarpenak biltzen dituen .ini fitxategia ere jaitsi dezakezue.